Garaipen garrantzitsua lortu du Gipuzkoa Basketek
Rio Natura Monbusen aurka 72-76 irabazi du Sito Alonsoren taldeak.
Aurreko astean Murtziaren aurrean egin bezala, gaurkoan ere merezitako garaipena poltsikoratu du Gipuzkoa Basketek; garaipen garrantzitsua. Rio Natura Monbusen kantxa bisitatu du GBCk, eta 72-76ko markagailuarekin irabaztea lortu du. Aurreko astean bezalaxe, alde txikiarekin irabazi du Sito Alonsoren taldeak, eta berriro ere azken minutura arte sufritu du. Edonola, beste garaipen bat gehitu du zerrendara.
Momentu honetan, hamargarren postuan dago GBC, hamaika garaipenekin. Tenerife izango da Gipuzkoa Basketen hurrengo aurkaria.