Villabonako Eneko Garinek irabazi du Sudur Krosa
Izaro Rubio ordiziarra izan da lehen emakumea, eta Jon Arzubialdek lortu du helmuga zeharkatzen lehen donostiarra izatea.
Sei kilometroko lasterketa da Sudur Krosa, baina ez dira edonolako sei kilometro. Izan ere, Egiako parkean barrena aldapa gora eta behera ibili behar izan dute 219 korrikalarik gaur arratsaldean, bero gogorrari aurre eginez. Villabonako Eneko Garin izan da azkarrena (19:55), eta lehen emakumea, berriz, Ordiziako Izaro Rubio izan da (23:32); bosgarren postuan geratu da Jon Arzubialde (20:56), helmuga zeharkatu duen lehen donostiarra. Dagoeneko sailkapen osoa ikusgai dago.
Sekulako giroa bildu da Egiako parkean. Arratsaldeko lehen ordutik heldu, gazte eta haurrek bete dute parkea. Hala, 16:00etan Sudur Txiki jokatu dute, haurren lasterketa; eta ondoren, 17:00etan, helduen txanda izan da. Trikitixak giroa alaitu du uneoro, eta behin ederki izarditu ostean, Plaza Haundira joan dira partaide guztiak. Bertan, sari banaketa eta oparien zozketa egin dituzte. Arrautza egosiak, sagardoa, pintxoak… denetik dastatzeko aukera izan dute korrikalariek. Arkaitz Mirandak jaso du Mozorro onenaren saria, eta azken sailkatua izan den Aitor Goñi ere saritu dute. Egiatarrei dagokienean, Lidia Galdos eta Laurentzi Garmendia saritu dituzte, azkarrenak izateagatik.
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)