Zapatilak, botilak, gurpilak eta panpinak jaso dituzte ibaitik
Haritzaldek bultzatutako Urumea Garbi jardueran parte hartu duten lagunei esker, zikinkeria mordoa kendu dute.
Zapatilak, plastikozko eta beirazko botilak, era guztietako gurpilak, panpinak, jostailuak… ia denetik topatu dute gaur goizean Urumean egindako garbiketan. Izan ere, Urumea Garbi jarduera antolatu du Haritzalde Naturzaleen Elkarteak, San Telmo Museoko Ura, ibaiak eta herriak erakusketaren herritar agendaren barruan, auzolanean ibaia garbitzeko.
Loiolako Ur-Kirolaren egoitzatik eta Martuteneko Arraun Lagunaken egoitzatik irten dira Haritzaldeko kideak, auzolanean parte hartu duten herritarrekin batera. Ibaiertzean lanean jardun dute bizpahiru orduz, eskularruak jantzita, eta bidean topatutako zikinkeri guztia poltsa handietan sartu dute. Ondoren, bosgarren zubian elkartu dira, eta bertan jasotako guztia bildu eta sailkatu dute. Edozein zabor motak ibaian bukatzen duela ikustea ez da pozgarria izan partaideentzat, noski, baina egindako lan bikainari esker, Urumea pixka bat garbiago utzi dute. Ibaiatik ateratako materialekin, tailer moduan, eskulturak egiteko asmoa dute, arratsaldean, diseinatzaile batzuen laguntzarekin.
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)
- (Argazkia: E. Zabala)