Ertzaintzak gaztetxearen aldeko kalejiran izandako jarrera salatzeko kontzentrazio bat egingo dute bihar
Konstituzio plazan elkartuko dira 19:00etan.
Parte Zaharrean gaztetxe bat behar dutela aldarrikatzeko, kalejira bat egitekotan ziren larunbat arratsaldean. Hastear zirela, Ertzaintza agertu zen. Kalejira egiteko baimenik ez zutela adierazi zien, eta kalejira egitekotan, beraiek edozein aukeratu, identifikatu eta arduradun egingo zutela. Orduan talde txikietan banatu ziren gaztetxearen alde bildutakoak, eta Ertzaintzak lagun bat hartu zuten arduradun bezala identifikatzeko asmoz. Parte Zaharrean zeuden hainbat herritar gazteari babesa helaraztera joan zen, eta horien aurka
oldartu zen Ertzaintza, hainbat lagun zaurituz. Egoera hau salatzeko Parte Zaharreko bizilagun talde batek kontzentrazio bat egingo du bihar, asteazkena, 19:00etan.