Zilarrezko Euskadi Saria Xabier Etxaniz Rojoren 'Sirena hotsak' liburuarentzat
Xabier Etxaniz Rojo idazleak irabazi du Zilarrezko Euskadi Saria, euskarazko atalean, Sirena hotsak liburuagatik. Gaztelaniazko atalean Mircea Cartarescu idazlea saritu dute Las bellas extranjeras liburuagatik.
Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak ematen du Zilarrezko Euskadi Saria, Liburuaren Egunaren harira. Lehen Liburuaren Egunean gehien saltzen ziren liburuak saritzen zituzten, baina bi urte dira jada saria emateko irizpidea aldatu zutela. Hain zuzen, kalitatezkoak diren liburuei bigarren aukera bat emateko helburua du sariak. Kalitatezko lanak izan arren, merezi duten bezala saldu ez ziren liburuak saritzen ditu elkarteak.