Udalbatzar bat. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Udalbatzarraren arau organikoa aldatu zuten duela zenbait aste, udalbatzarren ordutegia Udalbatzak berak erabaki dezan, ez udal gobernuak. Erabaki hori behin hartuta, beste ordutegi bat proposatzea egokitzen zitzaion oposizioari, Bilduk proposatutako ordutegiarekin ados ez dagoela behin baino gehiagotan salatu eta gero. Bada, PSE-EEk, PPk eta EAJk gaurko udalbatzarra baliatu dute aldaketa gauzatzeko.
Orain arte 13:00etan finkatu izan du udal gobernuak udalbatzarren hasiera ordua, «herritarren parte hartzea sustatzeko». Hemendik aurrera, baina, goizean hasiko dira udalbatzarrak, oposizioak hala izateko bat egin ostean. Momentuz, maiatzeko udalbatzarra 10:00etan hastea adostu dute gaur, udal gobernuaren kontrako botoarekin. Gainontzeko udalbatzarren hasiera ordua hilabetez hilabete ez erabakitzeko asmoa azaldu du oposizioak, ordu finko bat finkatzeko bidean. PPko bozeramaile Ramon Gomezek 9:00etan hastea egokiena litzatekeela esan du, esaterako.