Olatu Talkak 250 jardueratik gora izango ditu
Olatu Talkaren webguneaz gain, izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko beste bi bide ere badira: 673398845 telefonoa edo olatutalka@olatutalka.eu helbidea.
Maiatzaren 23tik ekainaren 1era egingo dute jaialdia, beraz, egun bat gehiago izango du aurten.
‘Astindu hiria’ da aurtengo Olatu Talkarako aukeratu duten leloa, eta bat dator helburuarekin ere; “Olatu Talka hiria astintzen duen jaialdia da, kalean jaioa eta herritarren proposamenetatik eta grinetik sortua”, esan du Enara Garcia, Donostia 2016ko kideak.
Aurten iaz baina proposamen gehiago jaso dituzte, 250 jardueratik gora, hain zuzen ere. Horietako batzuk ezagunak dira, eta aurten errepikatuko dituzte. Baina beste asko erabat berritzaileak direla adierazi du Iker Tolosa, Donostia 2016ko kultur programako kideak.
Dena dela, gaurkoa aurtengo Olatu Talkaren egitarauaren aurrerapen bat izan da, hezurduraren aurkezpena.
Sei ardatzateko jaialdia
Jaialdia finkatzen duten jarduerak gaikako sei arlotan antolatu dituzte: gastronomia eta aniztasuna, teknologia berriak, hirigintza, zuzeneko musika, profesional eta amateurren arteko elkarlana eta mugikortasuna. Sei atal hauen baitan hainbat jarduera antolatu dituzte, eta gaurko agerraldian atal bakoitzeko bozeramaile bat izan da, egitarauaren berri emateko.
Hala, June Calsor musikari donostiarrak zuzeneko emanaldi bat eskaini du lehenik, eta ondoren, Olatu Talkak hiriko musikariak eta beren lana ezagutarazteko eskaintzen duen aukera nabarmendu du, asko izango baitira hiriko hainbat txokotan arituko diren musikariak.
Gastronomiari dagokionez, beste herrialdeetako jakiak dastatzeko tailerrak egindo dituzte Kalkutako Teresa plazan. Jakiak kalean bertan prestatuko dituzte, maiatzaren 23,24 eta 25ean.
Teknologia berrietan bideo jokoak izango dira protagonista, eta Hackathon, 48 orduko maratoi bat egingo dute, Donostia 2016 gunean, Eason.
Hirigintzan, berriz, haurrek hiriaren inguruan duten iritzia ezagutzera emango dute. Auzoa ezagutu, eta txikienek ikusten dituzte gabeziak aztertu ondoren, euren ilusio edo desioak islatuko dituzte maketa batean. Ondoren, maketa guztiak Easoko egoitzan jarriko dituzte ikusgai. Leticia Nebrera, La Salle ikastetxeko ordezkariak iazko esperientziaren arraskata nabarmendu du, eta hiriko gainerako ikastetxeei ere parte hartzeko gonbita luzatu die.
Artista amateurren eta profesionalen arteko jarduerak euren arteko harremanak bultzatuko ditu dantzaren bitartez. Dantza saio solteak egingo dituzte maiatzaren 24an Ondarretako hondartza inguruan, ondoren guztiak batu eta ikuskizun bat eskaintzeko.
Azkenik, mugikortasunari dagokionez, motorrik gabeko ibilgailuei lehentasuna emango diete, hala nola oinezkoei, txirindulariei eta patinei. Ekainaren 1ean adibidez, Donostia eta Hernani arteko ibilbide bat egingo dute patinetan.
Izen emateak
Jaialdiaren programazioa ia itxita badago ere, badira aurrez izena eman beharreko hainbat jarduera.
-Kalesound System: Musika ekipo bat egin eta bizikleta bati jartzen ikasteko tailerra.
-Semaforo Ink: Semaforoak margotzea.
-Sukal Danitzak: Beste herrialdeetako jakiak prestatzen ikasteko tailerra.
-Hacka Thon: Bideo jokoak egiteko tailerra.
-One Minute: Kirolaren inguruko film laburrak egiteko jarduera.
-Ala Eraikiz: Itsasontzi bat egiten ikasteko tailerra.
-Scrap Booking: Argazki bildumak egiten ikasteko tailerra.
-Garbi Bai: Urumea ibaia garbi mantentzearen aldeko saioa.
-Streat Market: Kalean prestaturiko jakien dastaketa.
-Afari-es Cena: Abanguardiako pintxoen Showcookinga.