Josu Ruiz eta Euken Sese, 2013ko merkataritza datuak aurkezten. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Josu Ruiz, Garapen Ekonomikoko zinegotziak eta Euken Sese Sustapeneko zuzendariak iazko merkataritza datuak eman dituzte. Hauen arabera, merkataritza da hiriko jarduera ekonomikoko sektorerik nagusiena, eta elikadura, moda eta osagaiak atalik garrantzitsuenak.
Guztira, 1.573,318 euro inbertitu zituzten: 610.816 euro lana hobetzeko diru laguntzetarako eta hitzarmenetarako; 355.177 euro saltokien ekintzailetzarako eta lehiakortasunerako; eta 632.225 euro hirigintza suspertzeko eta Peña y Goñi eta Usandizaga kaleak oinezkoentzat bihurtzeko.
2013an 13.312 lanpostu sortu zituzten merkaritza arloan eta horietatik 8.728 xehekako sektorean. Hainbat lanpostu galdu badira ere, merkataritzak krisiari aurre egin eta goranzko joerari eutsi diola nabarmendu du Sesek. Horretan eragin nabarmena izan omen du 2013an garatutako Merkataritza Jarduera planak.
Era berean, hiri merkataritzako espezializazio proiektu batzuk ere azpimarratu dituzte. Smart kalea, Gros Team eta Donostia Moda, esaterako.
Josu Ruizen arabera, ez dira emaitza txarrak, baina Eusko Jaurlaritzaren parte hartze handiagoa eskatu du. Gainera, Merkagune laguntzak kendu dituztela salatu du. Hala ere, udalak komertzio txikiei laguntzen jarraituko duela azpimarratu du.