Uztailaren 9an joko du, Zurriolan.
Donostiako Piratek jai herrikoien aldeko eguna antolatu dute uztailaren 9an. Gonbidatu berezi bat izango dute ospakizun honetan, Manu Chao musikaria etorriko baita Donostiara. Zurriolan zuzenean joko du. Piratek azaldu dute programa guztia jai herrikoien ereduan oinarrituta egingo dutela. Sarrera doakoa izango da, eta ekimen solidario bat egingo dute.