Zinemaldiko kartelen aurkezpena, Eureka! Zientzia Museoan. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Irailaren 19tik 27ra egingo dute aurtengo Zinemaldia.
Donostiako TGA+Asociados estudioaren ‘Little 62’ kartela izango da 62. Zinemaldiaren irudia. Eureka! Zientzia Museoan egin dute aurkezpena, eta kartel ofizialarekin batera, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi eta Culinary Zinema sailetako kartelak ere erakutsi dituzte.
Hirugarren urtez antolatu dute kartel lehiaketa. Munduko diseinatzaileei irekitako lehiaketa da, eta 262 egileren 1.100 proposamen jaso dituzte.
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak hartu du hitza, eta zinema jaialdiak irauten duen egunetan ez ezik Donostia kultur erreferentzian bihurtu behar duela, urte osoan. Ildo horretatik, kultur hiriburutzari “erabateko babesa” eskaini dio; areago, Zinemaldia bera eta Donostia 2016 Bulegoa proiektu bat lantzen ari direla jakinarazi du, eta laster emango dutela horren berri.
Sail ofiziala: ‘Little 62’
Sail Ofiziala: Txema Garcia Amianok, TGA+Asociados estudioko kidearen arabera, kartelaren helburua Zinemaldiaren beraren protagonismoa azpimarratzea da; “Jaialdia heldua da, dagoeneko badu nahikoa oihartzun, eta beraz, ez du bestelako gehigarririk behar identifikatzeko”. Horregatik, tipografiari eman diote garrantzia, “irudi xumea da, baina mezua argia eta zuzena”.
Zuzendari Berriak: ‘Incognito’.
Zuzendari Berrien kategorian,
Incógnito izeneko kartela, Mexikon errotuta dagoen kubatar irudigile Erick Ginardena. Ehundik gora liburu eta aldizkari diseinatu ditu honezkero Ginardek, eta Kubako hainbat argitaletxetako sortzaile-taldeetan aritua da.
Horizontes Latinos saila: ‘Cactus+Horizonte’.
Horizontes Latinos kategorian,
Cactus+Horizonte izeneko obra izan da irabazlea, hau ere Donostiako TGA+Asociados estudioak diseinatua.
Perlak saila: ‘Cactus’.
Perlak kategoriako kartela, Pablo Carballeira, Bartzelonako diseinatzaile eta interioristarena da:
Cactus.
Zabaltegi: ‘Madeaine & Asiereye’.
Madelaineye & Asiereye (A Love Story) kartela aukeratu dute aurtengo
Zabaltegi atalaren irudia izateko. Kataluniako TO2 estudioaren lana da kartela; Toni Ponti, kartel ofizialaren sariaren iazko irabazleak eta Toni Corbellak sortua da.
Culinary Zinema: ‘Flash’.
Culinary Zinema, zinemari eta gastronomiari gordetako atalerako Kataluniako TO2 taldearen
Flash! lana aukeratu dute.