Bidezko merkataritzaren aldeko azoka, Gipuzkoa plazan
Bidezko Merkataritzaren eguna da gaur, eta Donostiako taldeek azoka jarri dute Gipuzkoa plazan. Hainbat produktu dastatu eta erosteko aukera eskaintzeaz gain, musika tailerrak eta informazio guneak ere jarri dituzte.
Aurten kakaoaren ekoizpenean jarri dute arreta berezia. Jendarteari hausnartzeko bide eman behar liekeen hainbat datu eman dituzte gaiaren inguruan. Afrikan ekoizten dute munduan kontsumitzen den kakaoaren %73a, adibidez, eta eurek %3a bakarrik kontsumitzeko aukera daukate. Munduko kakao ekoizleek salneurriaren %3a eta %6aren arteko irabaziak eskuratzen dituzte soilik.
Beste hainbat datu ere eman dituzte, baina ideia nagusi bat nabarmendu nahi izan dute gaurkoan: “Bidezko merkataritza ona da erosten duenarentzat eta ona da ekoizten duenarentzat ere; baina batez ere, ona da kontsumo ereduak aldatu eta horrekin mundua aldatzen hasteko”.
Iluntzeko 20:00ak arte egongo dira Gipuzkoa plazan.








