Bera Bera, txapeldun (33-18)
Etxean jokatu du Bera Berak gaur. Puntu bakarra nahikoa zuen liga ziurtatzeko baina garaipena lortu du, beraz, bigarren urtez jarraian ohorezko mailako liga irabazi du.
Partidaren hasieran parean ibili badira ere, azkenean 33-18 irabazi dio Mar Alacanti. Ez zuten ezer jokoan eta ondo jokatu dute kanpotarrek, baina urduritasunari buelta eman eta bigarren zati on batekin garaipena lortu du Bera Berak.
Emaitza bikainak lortu ditu, ligaz gain Espainiako Kopa eta Superkopa irabazi baititu. Gainera liga tituluari esker, eta taldeko zuzendaritzak hala erabakitzen badu, heldu den denboraldian Europako txapelketa nagusia jokatu ahal izango dute donostiarrek.
Denboraldia amaitzeko jardunaldi bat falta denean, txapeldunak direla ospatzeko moduan dira Bera Berako neskak. Zaleek ere maila berean babestu dute taldea Bidebietan, giro bikaina sortu baita.
Eta astelehenean Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egingo dio Bera Berari, 12:30ean.


