
Donostiako Museoen Sareko ordezkariak, San Telmo Museoan. (Argazkia: STM)
Maiatzaren 18an da Museoen Nazioarteko eguna, eta egun horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Donostiako museoetan. Hala ere, puntukako jarduerez gain, aurten argazki rally bat antolatu dute Donostiako Museoen Sareko kideek.
Museoen bildumek sortutako loturak da aurtengo egunaren leloa, eta horri jarraiki, “sarritan edukiontzi soil gisa hartzen dugun arkitekturari erreparatu nahi izan diogu, gure museoak dauden eraikinei protagonismoa emanez”, esan du Nerea Izagirre, San Telmo Museoko Hezkuntza arloko arduradunak.
Argazki rallya
Lehiaketa bi fasetan garatuko da eta bi kategoria izango ditu. Bat 14 urte artekoentzat eta bestea, 15 urtetik gorakoentzat.
–
Lehenengo fasea maiatzaren 15etik 18ra egingo dute. Lau egun hauetan zehar, parte hartzaileek gutxienez sarea osatzen duten hiru museoetako argazkiak atera beharko dituzte. Kasu honetan balorazioa egiteko epaimahaia museoetako ordezkari banak eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko ordezkari batek osatuko dute.

Olatu Talka, Museoen Sarea eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak elkarlanean antolatu dute aurten Museoen Eguna. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Sariak ematerako orduan, argazki onenaren saria eta museo bakoitzeko argazki onena sarituko dituzte; guztira zazpi sari beraz.
-15 urtetik gorakoentzako sariak:
Argazki onenaren egilearentzat Bokadon bi lagunentzako otordu bat. Eta museo bakoitzeko argazki onenarentzat sarea osatzen duten museo guztietarako sarrera bikoitza.
-14 urte artekoentzako sariak:
Argazki onenaren egilearentzat opari sorta bat: Donostiako Museoen sareko motxila eta pendrivea, Errealaren kamiseta jokalariek sinatuta, Eureka! Zientzia Museora urtebeteko haur abonua, Aquarium-eko materiala, San Telmoko materiala. Museo bakoitzeko argazki onenaren egilearentzat, berriz, museo bakoitzerako sarrera hirukoitza.
-Rallyaren
bigarren fasea Olatu Talkaren programazioaren barnean kokatu dute.
Ekainaren 1ean egingo dute. Izan ere, aukeratutako argazkiak
Ziklobian jarriko dituzte ikusgai, Martuteneko eskolan, eta bertatik pasako diren herritarren bozketaren bitartez erabakiko da zein den argazki irabazlea.
Kasu honetan, saria Bokadon bi lagunentzako otordu bat izango da.
Argazki rallyan parte hartzeko Gipuzkoako Argazkilari Elkartean izena eman behar da. Gaurtik ostirala arte, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:30era.
[box]
Museoetako egitaraua
Lehen aldiz bezperatik hasiko dira ospakizunak museoan. Izan ere, maiatzaren 17an, Global Funk gaua egingo dute. Hau da, gauez irekiko dute museoa, 20:00etatik 24:00etara.
Ordutegi horretan, sarrera doan izango da eta eliza, klaustroa eta
Galiarren aroan. Zesar aurreko Akitania erakusketa irekita egongo dira. Gainera, bertaratzen direnek, DJ Makala eta lagunen saioaz gozatzeko aukera izango dute elizan, eta klaustroan zerbait jan eta edateko aukera ere bai.
Larunbatean, maiatzak 18, museoko sarrera doan izango da,
Galiarren aroan. Zesar aurreko Akitania erakusketetara bisita gidatuak egingo dituzte, eta dantza eta musika emanaldiak eskainiko dituzte.
Bisiten ordutegia, goizez, 11:00etan eta 17:00etan gazteleraz, eta 12:00etan eta 18:00etan, euskaraz.
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, museora eta Cementos Rezola lantegira bisita gidatua antolatu dute. Maiatzaren 17an egingo dute, 11:00etan hasita, eta parte hartzeko 943 364 192 telefonora deitu behar da.
Museoko sarrera doan izango da igandean, maiatzak 18, 11:00etatik 14:00etara.
Horretaz gain, bisita gidatuak egingo dituzte
Gipuzkoako Itsasaldea Artean erakusketa ezagutzeko, 12:00etan, euskaraz eta 13:00etan gazteleraz.
Hainbat jarduera antolatu dituzte museoen eguna ospatzeko:
Biobisita:
Jarduera honetan museoko maizter berrien hainbat ezaugarri ezagutu daitezke. Hainbat narrasti, anfibio, arrain, intsektu makila eta abar ezagutu ahal erakutsiko dituzte. Ordutegia: 12:15ean gazteraz, eta 12:45ean, euskaraz.
Plastinatuetara bisita gidatua
Plastinatua gorputza eta hainbat organo mantendu eta anatomia miresteko teknika bat da, bai gizakiengan zein animaliengan erabiltzen delarik. Ordutegia: 15:00etan euskaraz, eta 15:45ean, gazteleraz.
Elementuen magia ikuskizuna
Unibertsoa deskribatzeko Antzinako Greziatik XVI. mendera arte erabiltzen ziren lau elementuak ezagutzeko aukera da. Ke kanoiekin tiro egin, sua magia izango balitz bezala sortu eta ura inoiz baina distiratsuagoa bihurtuko dute.
Ordutegia: 17:30ean gazteleraz, eta 18:15ean euskaraz.
[/box]