Bi milioi euro inguru utzi ditu loteriak Amaran
Bonolotoko zozketaren saria Donostian saldu dute, Amarako Illunbe kaleako B&B liburu dendan. Irabazleak 1.728.532 euro jasoko ditu. Egin duen apustua automatikoa da, eta zenbakiak ausaz aukeratzen dira. Gainera, apustu hori anizkuna denez, jasoko duen kopurua 2.000.000 eurotara iritsi daiteke.
B&B liburu dendako Mari Carmenek IRUTXULOKO HITZAri azaldu dionez, horrelako sari bat banatzen duten lehenengo aldia ez da. Izan ere, zorioneko bestelako txartelak ere banatu dituzte. 2006an, adibidez, pertsona bakar batek 2.268.989 euro eraman zituen. Gaurko garailea ez da dendatik agertu, baina Mari Carmenek uste du horrelako kopuru handia jasotzeko zuzenean bankura joango dela. Hala ere, dendaria oso pozik dago eta datozen urtetan sari gehiago banatzeko ilusioa duela aitortu du. “Oso polita da horrelakoak zure dendan gertatzea”.