Olga Alberdi larratxotarrak abal-emaile izateari utzi dio
Bere koinatuaren etxebizitzaren alokairua ordaindu behar zuela esan zioten, baina mobilizazio eta Stop Kaleratzeak plataformaren laguntzaren bidez, bere etxebizitza ez galtzea lortu du.
mobilizazioan 200 pertsona inguru elkartu ziren; eta horri esker, Eusko Jaurlaritzako bitartekari batekin hitz egitea lortu du, eta bere egoera azaldu ostean, abal-emaile izateari utzi dio. Inongo auzitegietatik pasa gabe, etxebizitzaren jabetza titulua berritu dute, eta Alberdi ez da agiri horietan agertzen, jada ez du etxebizitza horrekin inongo loturarik.
Lorpen horren berri emateko elkartu dira gaur Stop Kaleratzeak plataformako kideak eta abal emaile zein pentsionistak. Olga Alberdiren garaipenaz gain, laurogei urteko bikote batek etxebizitza ordainean eman eta luzapena izan dezaketen 10 urtetako alokairu soziala adostu du banketxe batekin. “Bi familia horiek jada lasai egin dezakete lo”, esan dute plataformako kideek. Hala ere, oraindik familia asko egoera larriak jasaten ari direla gogoratu dute. Horixe da Juana Loro pentsiodun eta abal-emailearen egoera, Kutxabanki eginiko etxebizitza ordainean emateko erantzunaren zain dago oraindik, eta 974 euroko pentsioarekin, doako justizia eskatzea ukatu diote. Bere etxebizitza enkantean dauka bankuak. Hortaz, Kutxabanki beste bankuen jarrera jarraitzeko eskatu diote, eta Juana Lororen etxebizitzaren enkantea bertan behera uzteko.
Bidea luzea izan den arren, herritarren mobilizazio eta plataformaren babesari esker, posible dela argi utzi dute. Horrenbestez, abal-emaile eta pentsionistei deia egin diete, plataformaren laguntza jaso nahi badute, eurekin kontaktuan jartzeko. Interesa duen edonork 669 428 598 telefonoro deitu dezaketa edota stopdesahucios@plazan.net helbidera idatzi.
Olga Alberdik 2003. urtean bere koinatuaren abal-emaile egin zen. Duela urtebete inguru, koinatuak ordaintzeari utzi zion, eta Laboral Kutxak Olgak 534 euro ordaindu behar zituela jakinarazi zion. Larratxotarrak 600 euroko pentsioarekin ezin zion kopuru horri aurre egin, eta bere etxea galtzeko arriskuan zegoen. Horregatik, Stop Kaleratzeak plataformarekin harremanetan jarri zen. Bere auzoan urrian egin zuten