Poltsiko antzerkia: Markesa Loukost
Seiiru taldeak Markesa Loukost antzezlana interpretatuko du Le Bukowskin igandean. Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko sortu den Poltsiko Sorkuntza programaren aurtengo edizioaren irabazlea da AETko (Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra) ikasle taldearen Markesa Loukost lana. Proiektu honetan partehartze oso zabala dago, izatez, 8 pertsonai baititu. Aktoreak hauek dira: Maite Aizpurua, Xabier Terrones, Aitor Agiriano, Elena Rodriguez, Irene Alkiza, Maite Rodriguez, Jugatx Mirasolain eta Chiuzo Hayz. Aipatzekoa da “Absurdoaren Antzerkia” deritzon korrontearekin bat egiten duen proposamena dela pertsonaien barne gatazkak modu umoretsuan azaleratuz.
Markesak Farington Lord-aren etorreraren berri izan du bere bizitza handiustearen krisi momentu okerrenean. Sosik gabe, jauregia hutsik eta inora joan ezin dutelako bertan geratu diren giltzari, atezain eta jauregiko koru bitxiaz lagunduta, markesa Lord-aren harrera festa prestatzen hasiko da. Baina nola liteke hori posible dekadentziaren hurrenean dagoen jauregi batean?
Maiatzaren 18an, igandean, 20:00etan, doan.