Triniko III. Pala Txapelketarako izen ematea ireki dute
Teniseko pilotarekin jokatuko dute, aurreko urteetan bezala, eta bikoteak neska eta mutil banak osatutakoak izan behar dute.
Triniko III. Pala Txapelketa. Trinitate plazako frontoian bertan jokatuko dute txapelketa, teniseko pilotekin, eta nahi duen edonork parte har dezake. Hori bai, bikoteak neska batek eta mutil batek osatutakoak izango dira, nahitaez. Donostiako Altzatarra klubeko emakume talde batek ekin zion txapelketa antolatzeari, duela hiru urte, eta aurtengo txapelketarako izen ematea zabaldu dute jada. Maiatzaren 31 bitartean egin daiteke izen ematea; trinitxapelketa@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da, eta lehen partidaren egunean bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira. Zehazki, ekainaren 16tik 28ra jokatuko dituzte partida guztiak; larunbatetan (goiz eta arratsalde) eta igandetan (goiza).
“Donostia inguruan dauden pala txapelketak oso gutxi izaten dira, eta normalean neska gutxik jokatzen dute, maila oso ona izango denaren beldurrez. Horregatik, gure txapelketa antolatu nahi izan genuen eta oso pozik geratu ginen emaitzarekin”, diote antolatzaileek. Azken batean, parte hartzeko palan jokatzeko gogoa besterik ez dela behar diote, eta ez dute ez adin ez maila mugarik jartzen.
Aurreko urteetan bezala, binakako pala txapelketa antolatuko dute Parte Zaharrean,
Norgehiagokak 22 tantotara jokatuko dituzte, edo 45 minututara. Hala, gehienezko 45 minutuak pasatakoan, bere alde tanto gehien dituen bikotea izango da irabazlea. Hala, partidek guztira 60 minutu iraungo dute; beroketaren 15 minutu eta partidaren 45 minutu.
Izen emate epea bukatzerakoan, taldeen egituraketa eta bakoitzak jokatu beharreko partiden egun eta ordu zehatzak bidaliko dizkiete partaideei. Bikoteren batek egunen batetan jokatzeko arazorik izango balu edota ordu zehatzen baten jokatzeko beharra izango balu, arazorik gabe aldatuko lukete antolatzaileek.
Edozein zalantza izanez gero, honako telefonoetara dei daiteke: 627 403 403 (Alaitz), 653 745 433 (Vanessa), 652 747 429 (Amaia).