Aurreko legegintzaldietako zorra 2,2 milioi eurokoa dela salatu du udal gobernuak
Udal gobernuaren arabera, Donostiako Udala 2.273.633,56 euroko zorrari aurre egiten ari da, aurreko legegintzaldietatik datozen hainbat auzik “sekulako kaltea” eragin dietelako donostiarren interesei.
Illunberekin batera, beste hainbat kasu zehaztu dituzte:
-Suhiltzaileen parkea: 982.589,63 euro.
-San Francisco Javier aparkalekua: 856.769,11 euro.
-Aizkorriko igogailua: 146.197,43 euro.
-Uliako aterpetxea: 288.077,39 euro.
Honen aurrean, aurretik sortutako zorrari “erantzukizunez” aurre egiten ari direla adierazi du udal gobernuak. Politika sozialen eta kalitatezko zerbitzu publikoak eguneratzearen aldeko apustua nabarmendu dituzte. Bide horretan, Udala ez gehiago zorpetzeko eta erakundearen finantza egoera hobetzeko konpromisoa hartu duela dio udal gobernuak, eta momentuz, biak betetzen ari direla.
Aurreko legegintzaldietan egindako kudeaketak eragindako kalteen gainetik, hiru ardatzen inguruan jarduteko konpromisoa berretsi dute: politika sozialak izango dituzte lanaren ardatz; kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko apustua egiten jarraituko dute; eta azkenik, Donostiako Udalaren finantza egoera hobetzen ahaleginduko dira.