Hiriko gune bati Ramon Labaien izena jartzea proposatu du EAJk
Ramon Labaien izena Maria Kristina hotelaren iguruan dagoen Santa Katalina plazari jartzea proposatu dute jeltzaleek.
Gaur egin duten Kaleen udal batzordearen bileran egin du proposamena EAJk; “Ramon Labaienek gauza asko eta lan handia egin zuen hiri honen alde eta ziur gaude ondo baino hobeto merezi duela Donostiak bere kale bati alkate ohiaren izena ematea”, adierazi du Eneko Goiak.
1983tik 1987ra izan zen alkate Ramon Labaien. Bere “donostiar izaera sakona” eta haren “konpromiso etiko eta politiko irmoa” nabarmendu ditu bozeramaile jeltzaleak. “EITB edota Donostian egoitza duen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bezalako erakundeak sortzean ezinbestekoa izan zen Labaien. Alkatea zelarik, besteak beste, Maria Kristina hotela bultzatzearen alde eta egoera zailean zegoen Zinemaldiari eustearen aldeko apostua egin zuen”, nabarmendu du Goiak, bere proposamena indartzeko.



