PSE-EEk lau zuzenketa aurkeztuko dizkio bio-hondakinen ordenantzari
PSE-EE bio-hondakinen kudeaketa arautuko duen ordenantzaren aldekoa da, Denis Itxaso zinegotziaren esanetan, “ezinbestekoa baita auzo konposta nahiz pribatua erregulatzeko, eta baita sustatzeko ere”.
Hondakinak kudeatzeko era honen aldekoak dira, baina, “edukiak hobetze aldera”, lau zuzenketa egingo dizkiete hurrengo udalbatzarrean onartzea espero duten ordenantzari.
Zuzenketa horietako baten bidez etxeetako konpostagailuen azpian zoru bat jartzeko eskatuko dute, eraikina kalte ez dezan. Auzo konposta egiteko edukiontziak lurrean bertan, belar gainean jartzen dira.
Beste zuzenketa konposta egoki egiteko behar den gehigarriaren ingurukoa da. Bio-hondakinen hezetasuna gutxitzeko eta ongarri egokia lortzeko gehigarri bat erabiltzen da. Hosto, adar eta landareekin egiten da gehigarri hori, eta Garbiguneetan eskaintzen dute. Eskaria handia izanik, sarritan agortu egiten da, beraz, eskaera telefono bidez egiteko aukera eskaintzea proposatu du PSE-EEk, “alferrikako bidaiak ekiditeko”.