Kalejiran iritsi dira Auzoeneara. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Espazio baten beharra aldarrikatzen urteak eman dituzte Bidebietan. Bada, gune hori eraikitzek0 ordua iritsi dela erabaki dute, eta erabilerarik ez duen eraikin bat aukeratu dute horretarako: Bidebietako Institutuaren egoitza bat,
eskola horia izenarekin ezaguna dena. Joan den asteburuan hasi ziren txukuntze lanak egiten, eta gaur eraikinaren ateak zabaldu eta festatxo bat egin dute bertan, auzotar guztiek proiektua eta eraikina bera bertatik bertara ezagutzeko.
Egitaraua jardueraz beteta egon da; musika, tailerrak, bazkaria, kalejira, haur jolasak… Herritar ugari pasa dira eraikinetik, eta espazio horrek hutsik ezin zuela jarraitu ohartu dira berehala. Izan ere, terraza zabal bat du azken solairuan, eta aspalditik erabilerarik ez duten zenbait gela. Haur eskola bat izan zen bere garaian
eskola horia.
Belaunaldi ezberdinen arteko topaleku bihurtu nahi dute gune berria, auzotarrek kudeatuta, eta Auzoenea izena eramango du.