Oinezkoentzako 18 ibilbide markatzen hasi dira
Ibilbide hauen bidez, Donostiako zirkuitu osasungarrien mapa osatu nahi dute. Ibilbide guztiak udal kiroldegietatik aterako dira, eta guztira 140 kilometrotik gorako zirkuitua osatuko dute, 18 ibilbidetan banatuta.
Paco Yoldi, Bidebieta, Bentaberri, Altza, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietatik aterako dira ibilbideak, eta luzera eta zailtasunaren arabera hiru kolorez markatuko dituzte. Berdez errazak, urdinez ertainak, eta gorriz ibilbide zailak.
Josu Ruiz, Kiroletako zinegotziak adierazi duenez, Donostia Kirolak dauzkan helburu estrategikoen artean dago jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika handitzea aire librean, baita “herritarren jarduera fisikoaren praktika handitzea eta egoneko jokabideak murriztea ere, osasuna hobetzeko helburuarekin”.
Proiektuaren lehen fasean zirkuituak identifikatu eta zabaldu dira, donostiakirola.org webgunearen eta Ibilbideak plataformaren bitartez. Gainera, ibilbideen planoak editatu eta argitaratu dituzte. Udal kiroldegietan eta Donostia Kirolaren bulegoan eskura daitezke.
Orain ibilbideak markatzen hasi dira. Udal kiroldegi atarietan informazio taulak jarri dituzte, eta kilometro bakoitza baliza batekin markatu dute. Altza eta Benta Berriko kiroldegietan hasi dira, eta uztailerako guztiak prest izatea espero dute.
Ibilbide osasungarriak
BENTA BERRI
-BB-1 (Zirkuitu berdea): 3,80 km
Kiroldegia- Osasun Zentroa- Hondartza- Haizearen Orrazia-Unibertsitatea-Kiroldegia.
-BB-2 (Zirkuitu urdina): 6,20 km
Kiroldegia-Errotaburu-Igara-Berio-Unibertsitatea-Kiroldegia.
-BB-3(Zirkuitu gorria): 12,50km
Kiroldegia-Erregenea-Igeldo-Igara-Kiroldegia.
-BB-4 (Zirkuitu gorria): 13,85 km.
Kiroldegia-Hiru Ondartzak-Zurriola zubia-Morlans-Aiete Parkea-Pio Baroja-Kiroldegia.
ETXADI
-E-1 (Zirkuitu berdea): 2,70 km
Kiroldegia- Puio Parkea Lanberri-Kiroldegia.
-E-2 (Zirkuitu urdina): 9,40 km
Kiroldegia-Miramon Parkea- Oriamendi-Kiroldegia.
-E-3 (Zirkuitu gorria): 10,40 km
Kiroldegia-Oriamendi-Miramon Parkea-Anoeta-Errondo-Easo-San Roque-Arbaizena-Aiete-Kiroldegia.
PACO YOLDI
-Y-1 (Zirkuitu berdea): 3,60 km
Kiroldegia-Amara Osinaga-Osasun Zentroa-Errondo-Gasca kiroldegia-Hirugarren adineko pista-Kiroldegia.
-Y-2 (Zirkuitu urdina): 6,95 km
Kiroldegia-Zorroaga-Loiolako Erriberak-Mª Cristina Parkea-Zurriola zubia-Erreala Zubia-Amara Osinaga-Kiroldegia.
-Y-3:(Zirkuitu gorria): 13,95 km
Kiroldegia-Zorroaga- Loiolako Erriberak-Martutene-Basozabal-Oriamendi-Miramon Parkea-Ilunbe-Kiroldegia.
INTXAURRONDO
-I-1 (Zirkuitu berdea): 3,50 km
Kiroldegia-Zarategi-Sagastieder-Ametzagaina Parkea-Gaztela-Baratzategi-Kiroldegia.
-I-2 (Zirkuitu urdina): 8,00 km
Kiroldegia-Ametzagaina Parkea-Txomin-Mikel Laboa Zubia-Mª Cristina Parkea-Egia-Karmengo Ama-Egia Kiroldegia- Matigoxotegi Futbol Zelaia-Mons-Kiroldegia.
BIDEBIETA
-B-1 (Zirkuitu berdea): 3,35 km
Kiroldegia-Jubilatuen etxea-Artzakenea- Intxaurrondo zubia-Txaparrene-Herrera-Gaiztarro- Osasun Zentroa-Bidebieta-Kiroldegia.
-B-2 (Zirkuitu urdina): 7,50 km
Kiroldegia- Jubilatuen etxea -Jose Elosegi- Nafarroa hiribidea-Sagues-Ategorrieta-Txaparrene-Herrera-Jose Elosegi-Kiroldegia.
-B-3:(Zirkuitu gorria): 11,60 km
Kiroldegia-Trintxerpe-Pasai San Pedro-Ondartxo-Ulia-Sagues-Nafarroa hiribidea-Ategorrieta-Jose Elosegi-Kiroldegia.
ALTZA
-A-1 (Zirkuitu berdea): 4,60 km
Kiroldegia-Herrera Pasealekua-Jolastokieta pilotalekua-Larratxo Skate parkea-Lauhaizeta Parkea-Altza-Kiroldegia.
-A-2(Zirkuitu urdina): 6,95 km
Kiroldegia- Herrera Pasealekua-Jolastokieta pilotalekua-Larratxo Skate parkea-Lauhaizeta Parkea -San Marcos bidea-Txurdiñene-Molinao-Pasai Antxo-Berra bidea-Kiroldegia.
-A-3 (Zirkuitu gorria): 16,20 km
Kiroldegia-Altza-Lau Haizeta-Garbera-Poligono 27-Uba Aterpea-Txomin-Urumea ibaia-Zurriola-Groseko Osasun Zentroa-Nafarroa hiribidea-Jose Elosegi-Herrera-Buenavista-Kiroldegia.