The Pains of Being Pure of Heart.(Argazkia: Paul Natkin/WireImage)
Wye Oak, Natural Child, Sean Nicholas Savage, Grises, Perro, Gose, Correos, Mild, Cabezafuego… Antolatzaileek Igeldoko jolas parkean irailean joko dutenen izen berriak jakinarazi ditu.
Irailaren 5ean eta 6an musikak hartuko du Igeldoko jolas parkea. Kutxa Kultur Festibalaren antolatzaileak hasi dira jada egun horietan zuzenean ariko diren taldeen izenak ematen. Gaur hamabi proposamen gehiago iragarri dituzte: The Pains of Being Pure at Heart, Jacco Gardner, Wye Oak, Natural Child, Sean Nicholas Savage, Grises, Perro, Gose, Bide Ertzean, Correos, Mild eta Cabezafuego. Joan den martxoan egin zuten aurtengo ekitaldiaren aurkezpena prentsaurrean eta orduan eman zituzten lehen izenak: The Wombats, Toy, Reptile Youth, Lori meyers, El columpio asesino eta Kokoshca.
Jaialdirako sarrerak jada salgai daude. Bi eguneko abonamendua 32 euroren truke eskura daiteke, eta egun batekoa 20 euroren truke.
Kutxakulturfestibala.com, Kutxabank sarearen zerbitzu guztietan, Ticketmaster sarean, Fnac,
Atrapalo.com,
Ticketea.com eta Halcon Bidaiak agentzian.