Ostegunean Lau-Haizetako baratzeak zozkatuko dituzte
921 pertsonen eskaerak onartu dituzte, eta orotara 83 baratze zozkatuko dira.
Hiri baratzeen parke publikoaren zerbitzua erregulatzen duen araudia Udalbatzan onartu denez, datorren ostegunean, ekainak 5, Lau-Haizetako 83 baratzeak esleitzeko zozketa egingo dute, eguerdiko 13:00etan.
Guztira 921 pertsonak baratzeak lortzeko prozesuan sartu dira. 83 baratzetatik bi 18 pertsona ezgaituen artean zozkatuko dituzte; 18 eta 31 urte bitartekoen taldean, 121 eskaera onartu dira eta 20 baratze daude; 31 eta 60 urte bitartekoentzat 26 baratze daude eta 614 pertsonek eman dute izena; eta 61 urtetik gorakoen kasuan 168 pertsona daude 35 baratzentzako.
Axier Jaka Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, “lehenengo hiri baratzeen parkeaz ari gara; espero dugu etorkizunari begira mugarri arrakastatsua izatea eta bide berri hau urratzeak, beste batzuek irekitzeko aukera emtea”.