Harriet Agirre egiatarra aske utzi dute
Epaitua izateko Frantziaren euroagindu bat behar dute; baina gobernu frantsesak horrelakorik bidali ez duenez, aske utzi dute.
Espainiako Polizia Nazionalak Harriet Agirre egiatarra atxilotu zuen atzo, Egian. Duela lau egun behin behineko askatasuna eman zioten, eta atzo agindu judizial batengatik eraman zuten. Beste sumario bat ireki diote, eta epaitua izan dadin, estatu frantsesaren euroagindua behar dute. Agindu hori ez dutenez, aske utzi dute, eta Amarako gobernu zibiletik senideen artean atera da.
Harriet Agirre (Egia, 1979) 2005ean atxilotu zuten, Aurillac herrian, Frantzia erdialdean. Egun Valentzian zegoen, Picassent espetxean.