Bulebarrean egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Lide Ferreira)
EH Bilduren elkarretaratzeaz gain, beste mobilizazio batzuk ere egon dira. Alderdi Komunistak deituta, manifestazio bat egin dute.
EH Bilduk elkarretaratzeak egitera deitu du Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Espainiako errege Juan Carlos Borboikoak abdikatu duen egunean. Bulebarrean egin dute, Donostiari dagokionez, eta hainbat herritar bildu dira
Independentzia lelodun pankartaren atzean, eta Euskal Errepublikaren aldeko eskuorriak eskuetan.
EH Bilduk goizean egindako agerraldian esandakoak berretsi ditu arratsaldeko protestan: “Orain koroa buru batetik kendu eta beste batean jarri nahi dute, besterik gabe. Herrien ukazioa eta estatu eredu ez demokratikoa bere baitan mantenduz”. EH Bilduren esanetan, Frankismotik eratorritako eredu politikoa “krisi sakonean dago”, eta Juan Carlos Borboikoak abdikatzearekin batera, 1977an abian jarritako “Frankismoaren erreforma faseak” amaitu egin beharko luke. Horregatik, EH Bilduk dei bat luzatu du, “orain dela 35 urte haustura demokratikoa eragotzi zuten eragile politikoek gauza bera egin ez dezaten”, eta Euskal Herriaren aitortzaren eta erabakitze eskubidearen aldeko hautua egin dezaten. “EH Bilduk Euskal Herriaren burujabetza osoaren aldeko hautua egina dauka; Euskal Errepublikaren aldekoa, alegia. Eta norabide horretan indarrak biltzeko deia egiten diegu herritarrei”, erantsi dute.
EH Bilduren elkarretaratzeaz gain, beste mobilizazio batzuk ere egon dira. Alderdi Komunistak deituta, manifestazio bat egin dute.
Alderdi Komunistak deitutako manifestazioa. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Alderdi Komunistak deitutako manifestazioa. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Bulebarrean egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
(Argazkia: Twitter/ @gurutzeikz)
-
-
(Argazkia: Twitter/ @gurutzeikz)