Ia 120 korrikalarik parte hartu dute Amara Berriko euskararen lehen krossean
Xabi Salaberria oiartzuarra izan da azkarrena.
Auzoko Suziri taldeak Euskara Batzordearen babesarekin antolatu duen krosa indartsu hasi du bere bidea. Gaur arratsaldean, Amara Berriko euskararen lehen krosean ia 120 korrikalarik parte hartu dute.
Probestu plazatik Loiolako Erriberako Ikasbide ikastolara joan dira parte hartzaileak, eta bi buelta egin dituzte, sei kilometroko ibilbidea osatu arte.
Xabi Salaberria oiartzuarra izan da azkarrena (19 min. eta 53 seg.). Haren ondoren iritsi dira Endika Erregerena donostiarra (20 min.) eta Iñigo Tumas Legorburu hondarribiarra (20 min. eta 9 seg.). Emakumeen artean azkarrena Aiora Jaka donostiarra izan da (24 min. eta 06 seg). Haren ondoren iritsi dira Marta Badiola egiatarra (27 min. eta 38 seg.) eta Arantxa Conde donostiarra (38 min. eta 4 seg).
Auzoko korrikalari azkarrenak Kepa Miranda eta Ganix Esnaola izan dira, eta Irutxuloko Hitzaren harpidetza bana eskuratu dute.
Irutxuloko Hitzak lasterketa babestu du, eta irabazleek zein parte hartzaileek Irutxuloko Hitzaren hainbat produktu jaso dituzte opari gisa.
[Gallery=164]