"Historia liburuetan orrialde bat idatziko dugu"
Alberto Silva Donostiako Gure Esku Dago taldeko arduradunetako batek ez du zalantzarik, gaurkoa egun historikoa izango da, eta giza katean parte hartzen duten guztien artean historia liburuetan orrialde bat idatziko dutela uste du.
Atzo 4.065 bat donostiar zeuden izena emanda giza katean parte hartzeko, baina 6.000 lagun izatera iritsiko direla uste du Silvak. Gaur ere metroak eros daitezke kilometro bakoitzean egongo diren informazio guneetan.
Uharte Arakilen hasten dira donostiarrei giza katean dagozkien kilometroak. Guztira 60 autobus abiatuko dira Donostiatik Sakana aldera. Bertakoek antolatzaileei adierazi diete jada jendea dagoela giza katea egingo den gunean, eta bostpalau furgoneta iritsi zirela atzo.