5.000 donostiarrek eskuz esku lotu dute Uharte Arakil eta Hiriberri
Durangotik Iruñera egindako giza katean 150.000 lagun izan ziren eskutik helduta. Donostiari zegozkion zazpi kilometroetan 5.000 lagunek parte hartu zuten Gure Esku Dago dinamikaren mobilizazioan , eta eskuz esku lotu zuten Uharte Arakil eta Hiriberri. Giza katearen 91. kilometrotik 97. kilometrora izan ziren. Donostiako Gure Esku Dago taldeko bi antolatzailek zenbatu zituzten atzo giza katean izan ziren lagun guztiak.