Bera Bera Eskubaloiak aurre kanporaketa bat jokatu beharko du Txapeldunen Ligan sartzeko
Europako Txapeldunen Ligan sartzeko, aurre kanporaketa bat jokatu beharko du Bera Bera Eskubaloiak, Espainiako Ligako txapelduna izanda ere. Izan ere, aldaketak egin ditu Txapeldunen Ligako antolakuntzak, eta zerrenda buruei ere eragin die. Beraz, Bera Berak kanporaketa bat jokatu beharko du, iraila erdialdean, taldeen multzokako fasearen aurretik.
Urte hasieran, EHFk (Europako Eskubaloi Federazioa) sistema berri bat ezarri zuen Europako lehia bakoitzerako. Hala, Espainiako Eskubaloi Liga leku bakarrarekin geratu zen Txapeldunen Ligarako (aurretik bi zituen), bi tokirekin Cup Winners-en, eta EHF Kopako beste tokia mantentzea lortu zuen. Hala, guztira, Espainiako Ligako bost taldek izango lukete toki bat ziurtatua Europako lehiaren batean.
Zehazki, Txapeldunen Ligari dagokionean, hainbat aldaketa garrantzitsu erabaki zituen EHFk. Horiek artean, 12 zerrenda buruak erabakitzeko garaian, azken hiru denboraldietako emaitzak kontutan hartzea. Horrek kalte egin dio Bera Berari, ezingo duelarik zuzenean taldeen fasera igaro.