Herrerako Jaietako XXXIV. Krosa jokatuko dute igandean
Herrerako jaiak direla eta, urteroko herri lasterketak ez du hutsik egingo oraingoan ere . Hala, datorren igandean, ekainaren 15, Herrerako Jaietako XXXIV. Krosa jokatuko dute, 10:30ean. San Luis plazatik abiatuko da lehia, eta 6 kilometro izango ditu, beraz, partaideek auzoko kaleetan barrena lau itzuli eman beharko dituzte.
Izen ematea dagoeneko zabalik dago, Herri Krossa webgunean, eta hiriko U51 eta Laister kirol dendetan. Lasterketaren egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte. Lehen sailkatuentzako eta auzoko azkarrenentzako sariak banatuko dituzte. Behin krosa bukatuta, hamaiketako bat eskainiko dute Herrera Kirol Elkartearen egoitza berrian.