Egun osoko jaia antolatu du elkarteak ekainaren 28rako.

Arrano Beltza Euskaltokiaren danborrada, aurtengo San Sebastian Egunean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Parte Zaharreko Arrano Beltza Euskaltokiak 35 urte bete ditu aurten, eta ospakizun jaia egingo du ekainaren 28an. Trinitate plaza izango da ospakizunaren gune nagusia, eta hainbat jarduera antolatu dituzte; pilota partidak, haur jolasak, kantu-dantza jira, poteoa… azken batean, elkartearen urtemugaren aitzakiarekin, auzoko lagunak elkartzea dute helburu, egun eder batetaz gozatzeko.
Eguerdian bazkaria egingo dute elkartean bertan, eta txartelak jada salgai jarri dituzte 20 eurotan, Rekalde eta Belfast tabernetan. Bazkalostean, kantaldia eskainiko dute, Mikel Karton eta Fermin Balentzia kantariek, eta bestelako ezustekoren bat ere egongo dela ziurtatu dute antolatzaileek. Gainera, Igeldoko jaiak izango direla eta, eguna bertan bukatzeko asmoa dutela helarazi dute.
ARRANO BELTZA Euskaltokiaren 35. urteurrena (1979 – 2014).
EKAINAREN 28ko egitaraua:
- 11:30. Igel eta Toka txapelketak, eta haur jolasak. Trinitate plazan.
- 12:00. Esku pilota: Barrenea eta partidak. Ramon Agirre eta Asier Sota arituko dira esatari lanetan. Trinitate plazan.
- 12:00. Kantu-dantzajira.
- 13:00. Poteoa Parte Zaharretik, musikarekin.
- 14:30. Bazkaria Arrano Beltza elkartean. Bazkalostean kantaldia, Mikel Karton eta Fermin Balentziarekin.