Loiolako Erriberako haurrek Ikasbide ikastolara joateko duten eskubidea aldarrikatu du PSE-EEk
Hezkuntza departamentuak zehaztutako zonifikazioaren arabera, Ikasbide ikastetxera Loiolako Erriberako ikasleez gain Amarako guztikoak ere joan daitezke. Sozialisten arabera, zonifikazio hau ez da egokia, eta aldatzeko eskatuko diote Hezkuntza sailari.
Ez da egoera salatzen duten lehen aldia. Maravi Dafauceren esanetan, “Loiolako Erriberako haur batzuk lekurik gabe geratzen dira, eta auzotik urrunago dauden ikastetxeetara joan behar izaten dute”. Ikasbide Loiolako Erriberako haurrek auzoan duten ikastetxe publiko bakarra da, Amarakoek aldiz, beste bi aukera ere badituztela gogoratu du Dafaucek: Amara Berri eta Catalina Erauso.

