Nora eta Maria bikoteak eta Maierrek jaso dituzte Izarrak Plazara lehiaketaren sari nagusiak
Izarrak Plazara talentu lehiaketaren finala egin zuten joan den larunbatean, eta ikuskizun ederra eskaini zuten sei talde finalistek. Kantua eta dantza oinarri izan zituzten, eta epaimahaiaren sariak Maierrek (12 urte bitarte) eta Nora eta Mariak (13-18 urte bitarte) jaso zituzten.
Beste sari batzuk banatu zituzten; Euskararen Saria, tartean. Maierrek ere eskuratu zuen garaikur hau. IKusleen Saria, berriz, Malaika taldeak etxeratu zuen. Plazara Goaz elkarteak antolatu du lehiaketa, Intxaurrondo kultur etxean.


