Gazte independentisten epaiketan auzipetutako 40ak absolbitu dituzte
Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman die 26/11 auzian epaitutako 40 gazte independentistei. Urrian hasi zuten horien kontrako epaiketa, eta gaur eman du epaia auzitegiak. Sei donostiar zeuden epaituen artean: Maialen Eldua (Egia), Asier Coloma (Parte Zaharra), Mikel Esquiroz (Intxaurrondo), Garazi Rodriguez (Gros), Aitziber Arrieta (Parte Zaharra) eta Eihar Egaña (Amara).
Joan den otsailetik epaiaren zain zeuden gazte indepentistak.Gazteak iazko urritik ibili dira Madrilera joan-etorrian, Donostiatik Espainiako Auzitegi Nazionalera. Absoluzioa eskatzen zen defentsak auzipetuentzat. Seina urteko kartzela zigorra fiskalak.
Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 2009an egindako sarekadan atxilotuak izan ziren Eldua, Esquiroz, Rodriguez, Arrieta eta Egaña. Coloma ez zuten etxean aurkitu hura atxilotzera joan zirenean. Urtebete geroago atxilotu zuten Lapurdin. Paueko Auzitegiak bere aurkako euroagindua onartu ostean, espainiaratu egin zuten eta preso egon zen Darocako espetxean.