Bihar irekiko dituzte Lau Haizetako baratze publikoak
Baratzea eskuratu dutenek 100 euroko fidantza jarri beharko dute, eta 60 euroko prezio publikoa ordaindu. Parkearen kudeaketaz arduratuko den elkartea ere eratu beharko dute. Horretarako lehen bilera datorren asteartean, ekainak 17, egingo dute Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan.
Lau Haizetako baratzeen irekiera ekitaldia bihar, ostirala, egingo dute, 11:00etan. Joan den astean egin zuten erabiltzaileen zozketa udaletxean, eta bihartik aurrera, beraz baratzeak erabiltzeko moduan izango dira.
Lau Haizetako bigarren fasea udazkenean egingo dute, eta 2015eko urtarrilean egingo dute lur berrien zozketa.