Groseko Haur txokoak eta Gaztelekuak hamar urte bete dituzte
Ekainaren 28an jai berezi bat egingo dute, Okendo kultur etxeko plazan.
Groseko Haur txokoa eta Gaztelekua 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako eta 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako erreferentziazko gune bilakatu dira; heziketarako eta aisialdirako gune. Haurrak eta nerabeak dira protagonista, eta jolasteko, parte hartzeko, beste pertsonekin erlazionatzeko, sormena garatzeko eta ondo pasatzeko aukera dute, besteak beste.
Okendo kultur etxean daude. Haur txokoa, asteartetik ostegunera, 16:30etik 19:30era; ostiral eta larunbatetan 16:30etik 20:00etara. Gaztelekua, asteartetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.
Euren 10. urteurrena ospatzeko egitarau berezi bat prestatu dute ekaineko azken asterako, ekainaren 24tik 28ra.
Haur txokoko jarduerak (16:30etik 19:30era):
Ekainak 24: hamar urteko ibilbideari buruzko jolas antolatua.
Ekainak 25 eta 26: mural tailerra
Ekainak 27: txapa tailerra.
Gaztelekuko jarduerak (17:00etatik 20:00etara):
Ekainak 24 eta 25: 10. urteurrenaren txapa tailerra.
Ekainak 26: Argazki txapelketa. Gaia: Groseko Gaztelekua.
Ekainak 27: Musikaren eguna
Ospakizun handia ekainaren 28an izango da, Gaztelekuaren eta Haur txokoaren jaia. Jolasak, puzgarriak, tailerrak, askaria eta beste hainbat ezusteko prestatu dituztela iragarri dute. Okendo kultur etxearen goialdean dagoen plazan egingo dute jaia, 17:00etan.