Groseko teilatu batean sua piztu da
Grosen, kale Laburreko eraikin bateko teilatuan sua piztu da gaur eguerdian. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta jada sua itzaltzea lortu dute. Kale Laburreko 3. zenbakiko teilatuan izan da sutea. Ez da zauriturik izan, eta bizilagunen etxebizitzarik ere ez du kaltetu suak. Oraindik ez dakite zerk piztu duen sua.