Garagardo Azoka antolatu dute Trinitate plazan
Kale Lagunak hochey taldeak Garagardo Azokaren bigarren ekitaldia antolatu du asteburuan. Gaur, igandean, amaituko da, eta ostegunaz geroztik ari dira garagardoa zerbitzatzen Trinitate plazan. Zortzi etxetako garagardoa dago aukeran, eta antolatzaileen esanetan, lau egunetan 5.000 litro garagardo eskaintzea dute aurreikusita. Karpa girotzeko, kontzertuak antolatu dituzte.