Gernikako Arbola pasealekua itxi dute, zuhaitz baten adar handi bat errepidera erori eta gero
Gernikako Arbola pasealekuan, 16. zenbakiaren ondoan, zuhaitz baten adar handi bat erori da bidera, 14:15ak aldera. Hori dela eta, pasealekua itxi behar izan du Udaltzaingoak, bidetik pasatzerik ezinezkoa egin baitzaie ibilgailuei, adarrak errepide osoa hartu baitu. Ilara luzeak sortu dira, ondorioz, eta Udaltzaingoak Mundaiz zubiaren inguruan itxi du pasealekua, ibilgailuak beste bide batzuetatik desbideratuz. Ordubete iraun du itxierak.
Renfeko geltokira doan zubia baino lehen erori da adarra, Gernikako Arbola pasealekuan. Ezbeharrak ez du zauriturik eragin.