Mikel Goñik Irutxuloko Hitzaren alde jokatuko du gaur, 12:30ean, Ibaetako frontoian
Mikel Goñik Irutxuloko Hitzaren aldeko eskuz binakako partida jokatuko du gaur, 12:30ean, Ibaetako frontoian. Bi urteren ondoren Donostiara itzuliko da pilotari nafarra. Mikel Elolarekin bikotea osatuko du, eta Alberto Beloki eta Aitor Gorrotxategi izango ditu aurkari. Antiguako Pilota Eskolako gaztetxoek norgehiagoka nagusiaren aurretik jokatuko dute. Kasu honetan, aurrez aurre izango dira Arsuaga-Osoro eta Irizar-Balerdi bikoteak. Sarrerak bederatzi euro balioko du.
Irutxuloko Hitzak Mikel Goñi elkarrizketatu du, partidaren atarian dituen sentsasioen berri izateko.