Buruz buruko txapelketaren finala Atano III.ean jokatuko dute
Esku pilotako buruz buruko txapelketaren finala Donostiara itzuliko da, bost urte geroago. Juan Martinez Irujok eta Julen Retegik Atano III.a pilotalekuan neurtuko dituzte indarrak, ekainaren 29an. Sarrerak etzi jarriko dituzte salgai, Internet bidez. Kantxako sarrerek 120 euro balioko dute; merkeenek, berriz, 40 euro.