Artikutza. (Argazkia: Mikel Goñi)
Donostiako Udalak autobusa jarriko du igandean, ekainak 22, Donostiatik Artikutzara joateko. Bertan, ibilbide gidatua egingo dute, eta Artikutzako txokoak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Donostiako Udalak 1919an erositako barrutiari buruzko historia eta hainbat bitxikeria entzungo dituzte bisitariek.
Izena ematen dutenak Xanti tabernatik 8:30etan abiatuko dira, eta bazkal ordurako Donostiara bueltatzea aurreikusten dute.
- Ordutegia: Irteera, 8:30etan Xanti tabernatik (Anoeta futbol zelaia ondoan). Buelta, 14:30etan.
- Ibilbidea: 5 km inguru basoan zehar Artikutzako auzoraino.
- Prezioa: autobusa + ibilbide gidatua Artikutzako gidariekin. Helduak: 3,14 euro. Haurrak: 2,09 euro. 6 urtetik beherakoak doan.
- Hizkuntza: elebiduna.
Izena emateko: 690 720 364 / www.donostia-artikutza.org / artikutzanatura@donostia.org