Sito Alonso. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Gipuzkoa Basketen jarraituko ez zuela jakin ostean, Bilbotik dator Sito Alonsoren albistea. Izan ere, aurreakordioa lotu dute entrenatzaileak eta Bilbao Basketek, eta hala, datozen hiru denboraldietan taldeko entrenatzailea izango da. Dirudienez, Espainiako Saskibaloi Federazioarekin duen egitekoa amaitu ondoren itxiko dute behin betiko kontratua. Izan ere, abuztuaren 8tik 16ra, hamazazpi urtez azpikoen entrenatzaile izango da Alonso, Dubaiko Munduko Txapelketan. Zehazki, azken hiru denboraldietan izan da Sito Alonso Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea; aurretik Joventut taldean aritu zen.