Altzako etxe batean hildako pertsona bat aurkitu dute
Santa Barbara kaleko 2. zenbakiko etxebizitza batean hildako pertsona bat atera dute gaur eguerdian suhiltzaileek. Egunak zeramatzan deirik erantzun gabe eta ez zuen atea irekitzen. Gizarte zerbitzuen laguntza jasitzen ari zen pertsona bat da hildakoa. Gizarte zerbitzuek suhiltzaileen laguntza eskatu dute etxebizitzaren atea irekitzeko. Ezin izan dute atea ireki, eta leihotik sartu dira suhiltzaileak. Etxebizitzan bertan jabea topatu dute hilda.