Loiolako Erriberako espaloiak konpontzeko lanak esleitu dituzte
Esleipena 93.281, 45 euroko prezioan egin dute, eta lanek bi hilabete iraungo dute.
Loiola Erriberako lau etxebizitza sailetako espaloiak konpontzeko lanak datozen egunotan hasiko dituzte. Izan ere, Udal Gobernuak lan horiek Construcciones Moyua, S.L. enpresari esleitu dizkio, 93.281, 45 euroko aurrekontuarekin. Hasierako esleipen kopurua 133.259, 21 eurokoa izan zen; beraz, beherapen handia izan da azken prezioan.
Lanak burutzeko epea bi hilabetekoa izango da, eta ondorengo espaloiak konponduko dituzte:
– Pablo Gorasabel, Beroiz, Nemesio Etxaniz, Bartzelona Hiribidea (planoko 10. etxebizitza saila).
– Nemesio Etxaniz, Juan Zaragueta, Bartzelona Hiribidea, Loiolako Erriberak (planoko 7. etxebizitza saila).
– Juan Zaragueta, Otamendi Anaiak, Bartzelona Hiribidea, Humboldt (planoko 6. etxebizitza saila).