Mariasun Landak jasoko du Eusko Ikaskuntza Saria, Jean Baptiste Orpustanekin batera
Idazleak eta hizkuntzalariak saria banatuko dute, kultur arloan curriculum nabarmenak izateagatik.
Mariasun Landa idazleak eta Jean-Baptiste Orpustan hizkuntzalariak jasoko dute aurten Eusko Ikaskuntza Saria. Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok eta Laboral Kutxako Pello Ugaldek eman dute sarituen berri, gaur goizean. Kultura, arte eta gizarte zientzien alorrean aktibo jarraitzen duten curriculum nabarmenenak saritzen dituzte.
Mariasun Landa Errenteria-Oreretakoa da berez, baina Donostian bizi da aspaldian; haur eta gazte literaturako liburu ugari argitaratuak ditu, tartean, oso ezagunak, hala nola, Txan fantasma.
1995ean sortu zuten sariketa, eta 20.000 euro ematen dizkiete sarituei; aurten, ordea, bi irabazleen artean banatuko dute dirua. Iaz ere bi lagun saritu zituzten; Mari Karmen Gallastegi eta Francisco Etxeberria.