Patri Ortega. (Argazkia: Donostiako Atletiko)
Atletismoko proba konbinatuen Espainiako Txapelketa jokatu zuten kluben artean, joan den asteburuan, Gaztela Leonen. Donostiako Atletikoko Patri Ortegak ekarri zuen albiste onena bertatik; izan ere, absolutu mailako marka hautsi zuen heptatloian, eta Espainiako hirugarren postuan sartu da, 5.337 punturekin. Hala, aukera asko ditu proba konbinatuen Europako Koparako hautatua izateko. Ortega Errioxakoa da, eta 20 urte ditu.
Heptatloia zazpi probek osatzen dute: lehen egunean, 100 metroko hesi-lasterketa, altuera jauzia, pisu jaurtiketa eta luzera jauzia egiten dituzte; eta bigarren egunean, berriz, 200 metroko lasterketa, xabalina jaurtiketa eta 800 metroko lasterketa. Partaideen helburua proba guztietan erregularra izatea da.
Hona hemen asteburuan Patri Ortegak lortutako emaitzak:
- 100 metroko hesi-lasterketa: 14,03 (2,7)
- Altuera jauzia: 1,74 metro
- Pisu jaurtiketa: 9,75 metro
- Luzera jauzia: 5,96 metro (2,2)
- 200 metroko lasterketa: 25,66 (-3,9)
- Xabalina jaurtiketa: 31,16
- 800 metroko lasterketa: 2,22,94