Umorea izango da udarako antzerki programazioaren ezaugarri nagusia
Donostia Kulturak 19 antzezlan lotu ditu Viktoria Eugenia eta Antzoki Zaharrerako, uztailaren 10etik irailaren 14a bitartean.
100 m. karratu.
Ikuskizun guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta prezioari dagokionean, hainbat deskontu egingo dituzte. Batetik, azken urteetan bezala, ikuskizun batera joaten direnek %20 deskontua jasoko dute hurrengo emanaldi baterako; eta %10 deskontua izango dute Donostia Kultura Txartela dutenek, langabetuek, pentsiodunek eta ikasleek.
Donostia Kulturaren udako antzerki programazioa:
UZTAILA
Donostiak antzerki programazio zabala izango du udaran, eta umorea izango du gako nagusia. Guztira, Donostia Kulturaren eskutik, 19 antzezlan jasoko ditu hiriak uztailaren 10etik irailaren 14a bitartean. Hala, Viktoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean banaturik 80 emanaldi inguru eskainiko dituzte konpainia gonbidatuek, eta eskaintzaren %25 inguru izango da euskarazkoa. Programazioaren berri eman du Norka Chiapuso Donostia Kulturako Antzerki programazioaren arduradunak, gaur goizean. “Urtero bi hilabete baino gehixeagoz 35.000 ikusle inguru igarotzen dira hiriko antzokietatik. Aurten ere aniztasuna topatzen saiatu gara, antzezlan komertzialetara jo dugu, beti ere kalitatea kontuan hartuz”, azaldu du Chiapusok. Hala, Joseba Usabiagaren Oroitza-penak, Fundacion Teatro Gayarreren La importancia de llamarse Ernesto eta Sasibilen Gigantes y cabezudos ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da, besteak beste.
Garai batean Madrilgo konpainiak bakarrik etortzen ziren Donostiako udako programazioa betetzera, Chiapusok azaldutakoaren arabera. Azken 15-20 urteetan, ordea, euskal ekoizleen lanak ere ekartzen hasi ziren, eta azken urteetan, euskarazko antzezlanen eskaintza gehitu dute. Hain zuzen ere, aurtengo eskaintzaren baitan egongo den estreinu bakarra euskarazkoa izango da,
- 10-13: Oroitza-penak (Joseba Usabiaga) – Viktoria Eugenia
- 16-20: The hole – Viktoria Eugenia
- 31: La importancia de llamarse Ernesto (Fundacion Teatro Gayarre) – Viktoria Eugenia
- 1-2: La importancia de llamarse Ernesto (Fundacion Teatro Gayarre) – Viktoria Eugenia
- 1-10: Enfrentados (Arturo Fernandez) – Antzoki Zaharra
- 7-10: Barrockeros (Jose Manuel Zapata, Juan Francisco Padilla eta Ruben Rubio) – Viktoria Eugenia
- 13-17: El credito (Carlos Hipolito eta Luis Merlo) – Viktoria Eugenia.
- 14-17: 100 m. karratu (Iñake Irastorza, Ana Elordi eta Ramon Agirre) – Antzoki Zaharra
- 18-19: El interprete (Asier Etxeandia) – Viktoria Eugenia
- 20-24: En el estanque dorado (Lola Herrera eta Hector Alterio) – Viktoria Eugenia
- 21-24: Pasen y beban (Enrique San Francisco, Denny Horror eta Javier Navares) – Antzoki Zaharra
- 22-24: Futbolisto baten konfidentziak (Zuhaitz Gurrutxaga) – Viktoria Eugeniako Klub aretoan
- 27-30: Una boda feliz (Agustin Jimenez eta Txabi Franquesa) – Antzoki Zaharra
- 27-30: Nick Maritxu, Nick Bartolo (Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria) – Viktoria Euneniako Klub aretoan
- 28-31: Hoy: El diario de Adan y Eva (Ana Milan eta Fernando Guillen Cuervo) – Viktoria Eugenia
- 4-7: El final de la carretera (Manu Baqueiro, Melanie Olivares, Marina San Jose eta Raul Peña) – Viktoria Eugenia
- 4-7: Un balcon con vistas (Maggie Civantos, Ruben Martinez, Cristina Soria eta David Tortosa) – Antzoki Zaharra
- 11-14: Hiru (Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga) – Antzoki Zaharra
- 13-14: Gigantes y cabezudos (Sasibil, Donostiako Lirika Elkartea) – Viktoria Eugenia