Musika "lau haizetara" hedatuko dute larunbatean
Jarduerak doakoak izango dira, eta goizez zein arratsaldez egingo dira.
Musikaren Europako Egunaren harira, Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hainbat ekitaldiz osatutako programa antolatu dute larunbaterako (ekainak 21). “Udako lehen egunarekin batera, musikaren jai handia iritsiko da. Egun horretan musikaren aberastasuna eta onura lau haizetara hedatzen dute musikari eta musika zaleek”, adierazi du Naiara Sampedro Gazteria zinegotziak. Egun honek musika bi eratara zabaltzea du helburu: batetik, musikari zaleak euren kabez kalera atera daitezen sustatzea; eta, bestetik, hainbat genero musikaleko doako kontzertuak antolatzea.
Musika kalera atera lelopean sortu zen Musikaren Europako Eguna, Frantzian,. Hiru urte beranduago, Europa osora zabaldu zen, eta gaur egun 120 hiriburu baino gehiagok ospatzen dute, musikaren omenezko hainbat ekitaldiz antolatuz. Donostian ere hainbat jarduera egingo dira: 11:00etan, adibidez, trikitilari talde bat udaletxetik abiatuko da, eta Bretxara iristean, merkatalgunean barrena ibiliko da.
[box]
EGITARAUA, ekainak 21
- 11:00. Triki-erosketak. Udaletxetik abiatuko da.
- 12:00. KantuJira. Parte Zaharra.
- 18:00-22:00. Musika moderno maratoia. Bulebarra.
- 19:00. Donostiako eskolako Orkestraren eta Salouko eskolako Orkestra eta Abesbatzaren kontzertua. Loiolako Erribera (Moneoren Elizan).
- 19:30. Banda Helduren kontzertua. Zuloaga plaza.